XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denetan anaien antzeko egin behar eban (Ebr. 2, 17)

32 Aitaren altzo Bat-Hirukoa
itzirik,
itxartu zinan gure auzoan
haur jantzi,
angeru-kanten goralpen-bozak
isilik,
mindurikaren erreinu hontan
negarti,
aintza, indarra, Jainko-koroia
itzuriz,
pobre egin zara geure ginoan
gizaki.

Jainkoari Abba Aita deitzen dautson bere Semearen Espiritua bialdu dau gugana (GL. 4, 6)

Jainkoari Aita deitu
Ama deitu bardin dautsu.
Jainkoa ez da gizaki
gurasotasuna baizik.
Aita deitu Ama deitu,
konfidantzak esan nahi du.
Gurasoek ez hauela
konprenditzen?
Jaio jakun Jainkoa non
anaia den.